Antxoa Eguna Getaria 2019

Getariako Txakolina 2019 Antxua Egunean

Maiatzak 3 ostiralean 8. aldiz ospatu da Getarian Antxua Eguna. Arratsaldez, antxoaren dastaketa egon da Getariako Txakolina Jatorri Deituran inskribatuak dauden Getariako upategietako txakolinaz lagunduta.

Goizean zehar Balenciaga museoan ospatutako ekitaldian Zilarrezko Antxoa eskeini zaie Gipuzkoako Arrantza Federazioari, Iñaki Zabaletari eta Alazne Uribarriri, arrantzaren eta bereziki antxoaren promozio eta defentsan egindako lanarengatik.

Eta arratsaldez, 19:00tatik 21:00ak bitartean, Gure Txeruren laguntzarekin parrilan egindako antxoak dastatu ahal izan dira Getariako Txakolina Jatorri Deiturako Agerre, Aizpurua, Akarregi-Txiki, Ameztoi, Elkano, Etxetxo, Gaintza, Gañeta, Txomin Etxaniz, Ulacia  eta Urki txakolinarekin batera.

Antxoa eta Getariako Txakolina, jatorriarekin lotutako bi produktu elkartze ezin  hobean.

GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30