Gure Txakolina Eusko Label Pintxoen Lehiaketan

Getariako Txakolina BCC-en ospatutako Eusko Label pintxoen lehiaketan

Maiatzaren 24an Eusko Label Pintxoen Lehiaketa ospatu zen Basque Culinary Center-en. Bertan, lehenengo mailako 104 ikaslek hartu zuten parte. Lehiaketa hau antolatzen duten 8. aldia da BCC-ek eta Hazi Fundazioak. Prestatutako pintxoekin, beste edariekin batera Getariako Txakolina dastatzeko aukera egon zen.

8 taldetan banatutako BCC-eko 104 ikasleek hiru pintxo prestatu behar zituzten: bat gazia, bestea gozoa eta hirugarren pintxoa baserriko Eusko Label arraultza oinarri bezela hartuta prestatu behar zuten. Bertaratutakoek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izan zuten Euskal Autonomia Erkidegoko edari batekin lagunduta, edarietako bat Getariako Txakolina izan zen.

Talde bakoitzak pintxo bakoitzari zentzua emateko istorio batekin aurkeztu behar zuten, “Zugarramurdi” taldea izan zen stand onenaren saria eraman zuena.

BCC, Zugarramurdi taldea

GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30